2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea

AMAIERA

IKASTURTE AMAIERAN GAUDE ETA HAU IZANGO DA GURE AZKEN SARRERA.

MILA ESKER  PROIEKTU HONETAN PARTE HARTU DUZUENEI.

AGENDA 21 PROIEKTUA BIDEA DA ETA AMAITU BARIK DAGO, BERAZ DATORREN IKASTURTEAN ZUEN ZAIN EGONGO GARA BERRIRO.

HONA HEMEN AURTEN EGIN DUGUNAREN LABURPEN BAT.



INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EKAINAK 5 

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aste honetan Ingurumenaren Nazioarteko egununa ospatzen dugu.

INGURUMENA GUREA DA ETA GURE ESKU DAGO ZAINTZEA. 

Institutuko ikasle eta irakasle guztien eskuekin zuhaitz bat osatuko dugu gure txoko berdean.




2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

ESKOLA A21 FOROA UDALETXEAN

Ostegunean, ekainak 1, Erandioko eskolak elkartu ziren estabaidatzeko eta udaletxean hainbat proposamenak egiteko.




Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Blog honetan daukagun orria:

2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

NERBIOI ITSAS ADARRA

1. eta 2. mailako ikasleek irteera bat egin dute itsasontziz. Nerbioi itsasadarraren zehar joan dira Eukal Herria itsaontzian. Oso irteera polita izan da itsasadarraren bazterrak ikusteko aukera izan dituzte. Eguraldiak lagundu gaitu eta argazki oso politak atera ditugu. Hona hemen lagina bat:


2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

BIRZIKLATUTAKO MATERIALA ARTEA SORTZEKO

Institutuko 2.mailako eta 3.mailako ikaleek lan hauek egin dituzte plastika klaseetan. Guztiak birziklatutako materialez eginda daude.


AZTERKOSTA- GORRONDATXE HONDARTZA

Apirilaren 10ean Gorrondatxe hondartzara joan ziren 3.mailako ikasleak.
Eguna ez zen eguzkitsua baina irteera oso polita eta interesgarria izan zen.

Hona hemen argazki batzuk:

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ENEKO ETXEBARRIETAREN BIDAIAK

MUGIKORTASUNA LANDUZ- ENEKO ETXEBARRIETAREN BIDAIAK
Gaur goizean , 1.mailako ikasle batzuk Ategorri BHI-ra joan dira Enenko Etxebarrietaren ikus-etntzunezko emanaldira.
Eneko Etxebarrieta (1967) bidaiaria, argazkilaria eta maisua da. Bizikletaz munduari lehenengo bira lau urtetan eman zion. Bidaia horretan bere emaztea, Miyuki Okabe ezagutu zuen, eta berarekin bigarren itzulia, orain tanden batean hasi ziren. Azken hau amaitu barik daukate Miyuki haurdun geratu zalako.
Oso emanaldi polita eta interesgarria izan da, Bideoak eta argazkiak izan dira ardatza eta Enekok berak kontatu dizkigu istorio asko.