2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

DBH 3 IKASLEAK DONOSTIAKO EKOGUNERA BISITA

ABENDUAK 7
Iaz 2. mailako ikasleak EATHINK proiektuaren argazki lehiaketa irabazi zuen eta saria Donostiako Ekogunera bisitatzea eta han tailer batzuk egitea izan zen. Beraz gaur izan dugu aukera saria disfrutatzeko guztion artean, naiz eta ikasle guztiak ez zuen parte hartu lehiaketan.











2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

BISITA SUEDIATIK

Gaur izan dugu Suediar irakasle baten bisita, berarekin Ategorriko Zuzendaria eta bi irakasle gehiago etorri dira gure lana ikusteko.


Zientzia irakaslea da eta Ingurumena zaintzeko zer egiten dugun jakin nahi du.

Gure eko ordezkariak Jon eta Irati azaldu dute Agenda 21ean egiten duguna eta horretarako aurkezpena ingelesez egin dute, eta oso oso ondo aurkeztu dute.




2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA


Hondakinak Prebenitzeko Europako astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu . EUROPA OSOAN OSPATZEN DA 2016ko AZAROAREN 19tik 27 ra.




2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna


2016-2017 IKASTURTEA         

KAIXO , GURE AGENDA MARTXAN DAGO!!

Dakizuenez, Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da. Antolakuntzaren lehenengo aurrepausoak ematen ari gara:

  • ·         Eko-delegatuen aukeraketa. 
  • ·         Agenda21 batzordearen sormena. 
  • ·         Koordinazio bileran  informazioak jaso...
  •        Ikastetxeko ,laster sortuko  dugun, TXOKO BERDEAN .
  •           Eskola Agenda21ko blog berri honetan .

 Aurtengo gaiak : HONDAKINEN KUDEAKETA eta Udaletxearekin batera MUGIKORTASUNA izango dira. Hauekin lotuta ikasturtean zehar jarduerak ezberdinak egingo ditugu.
Hilero jasoko dituzue EA21ko berriak bi toki ezberdinetan:

Gure eskuetan dago !!

Hauek dira Agenda 21ek lantzen dituen ardatzak edo esparruak:
NORK HARTZEN DU PARTE?



PLASTIKOAK