• Inprimatu aurretik, dokumentuaren akatsak eta hobekuntzak konprobatu
pantailan bertan. Ortografia zuzentzailea erabili eta baita “Vista previa/
aurreikuspena” erabili, marjinak, paragrafoen zatiketa eraginkorra,
orrialde-zenbaketa zuzena, letra tamainaren murrizketa eta abar ezartzeko.
• Ahal den neurrian, bai fotokopiak egiterakoan eta baita dokumentuak
inprimatzerakoan, papera bi aldeetatik erabili.
• Barne- dokumentuak inprimatzerakoan, erabilitako papera berrabiltzen
ahalegindu, paperaren alde biak erabiliz.
• Alde batetik soilik inprimatu den papera berrerabili, zirriborroak
inprimatzeko, oharren blokak egiteko eta abar.
• Gela guztietan, irakasle mahaian, mintegietan eta irakasle gelan erabilitako
papera biltzeko kartoizko kutxa bat edukitzeak, paperaren berrerabilpena eta
birziklatzea hobetuko dezake.
• Ahal den guztietan
zuri beltzean inprimatu.
• Balio ez duen papera
birziklatu, horretarako eskuragarri dauden edukiontziak erabiliz. Ahal den
neurrian, edukiontzira bota aurretik, papera zatitu, edukiontzian okupatzen
duen bolumena murrizteko.
Agenda 21-eko ikasle taldeak prestatu ditu kutxak gela guztietan eta irakeasle gelan jartzeko.Egon gara aste osoan kutxak eta kartelak prestatzen.
Ostirala goizean gelaz gela pasatu dira kutxak uzten eta azaltzen zertarako diren. Uste dugu mezua argi geratu dela.
Gure esku dago institutuan paperaren kontsumoa murriztea.
Ostirala goizean gelaz gela pasatu dira kutxak uzten eta azaltzen zertarako diren. Uste dugu mezua argi geratu dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina